Skip to content

Erakundeak

Nazaret Fundazioa

Donostiako Aldakonea kalean dagoen 110 urte baino gehiagoko prestakuntza-zentroa da, gizarte-ekimen integratzailea, berritzailea eta Gipuzkoako garapenarekin konprometitua dagoena. 2017ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez (Hezkuntza Sailaren 2017ko ekainaren 16ko EHAA, 114. zk.), ikastetxea bi jardueratan banatzeko baimena eman zen. Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu gisa aitortutako Nazaret Lanbide Heziketa Zentro bezala aurkeztu dugu eskaera hau.

Gipuzkoako erreferentziazko zentroetako bat izanik, gure begirada pertsonengana zuzentzen dugu, eta gure jarduera nagisia egungo eta etorkizuneko lan-inguruneetarako beharrezkoak diren konpetentziak, trebetasunak eta trebetasun profesional eta pertsonalak ikasteko prozesuan pertsonei erraztasunak eta laguntza ematera bideratzen dugu.

Zentro inklusiboa izaten jarraitu nahi dugu, 4.0 begiradarekin, ekintzailea, nazioartekoa, berritzailea eta Gipuzkoaren erronkei erantzungo dieten hezkuntza, lan eta gizarte ereduen eraldatzailea.

Web: www.nazaret.eus

GAIA, Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industriaren Elkartea

izaera pribatu profesional eta irabazi asmorik gabeko elkartea da. Euskadiko Industria  1983an sortutako Euskadiko Industria Elektronikoen Elkartean (AIEPV) du jatorria. 96an izen soziala aldatu zuen gaur egungo Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartera. 2018an, Ingeniaritzen eta Aholkularitzen Elkartearekin (AVIC) integrazioa dela eta, Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industriaren Elkartea izena hartu du.

GAIA Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkarte izendatu da. Gaur egun, GAIAko kide diren 270 enpresa inguru daude, sektorean lan egiten duten EAEko ia enpresa guztiak.

Web: www.gaia.es

Caser Residencial Betharram

Hondarribian dago, Zubieta kaleko 161. zenbakian. 2012an irekitako 150 egoitza-plazadun, 16 tutoretzapeko apartamentudun eta 30 erabiltzailerentzako eguneko zentroa da.

Caser Residencial Betharramen mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako gizarte- eta osasun-mailako arreta integrala lortzeko hainbat zerbitzu eskaintzen dira. Nahasmen psikologiko larria duten helduentzako egoitza-unitate bat ere badu.

Caser Residencial Betharram-ek instalaziorik aurreratuenak ditu, egoiliarrak ahalik eta erosotasun handienaz goza dezan erraztasunak eskainiz. Egoiliarrei egokitutako egitura arkitektonikoak ere baditu, eta argi naturala eta espazio irekiak uztartuz bizi- egituretan.

Zentroa bi solairutan banatuta dago, aparkalekua eta oinezkoentzako pasabideak dituelarik.

Web: www.caseresidencial.es

Servicios Mejora Calidad- Vida, S.L.

2013an sortutako Donostiako empresa bat da, Gipuzkoako lurraldean zerbitzu soziosanitarioen eta kirol-zerbitzuen garapena bultzatzea eta batez ere, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko praktika osasungarrien alde egitea duena helburu. Osasunaren eta kirolaren arloan adituak diren profesionalen talde batek osatzen du.

Bere jardueren barruan eta jarduera fisikoarekin lotuta, jarduera fisikoko programa ugari egiten ditu ikastetxeetan, ONCEn eta kirol egokituko Gipuzkoako Federazioan.