Skip to content

Proiektuari buruz

Deskribapena

SilverZ proiektua gazteek eta adinekoek parte hartuko duten gizarte justuago eta iraunkorrago baten garapen kulturala, zientifikoa, soziala eta ekonomikoa uztartzeko gune bat sortzean datza, belaunaldien arteko harremanak eta konpromiso kolektiboa sustatuz.

Horrez gain, gizartean bizikidetza kultura sustatzea du helburu, giza eskubideak errespetatzearena, enpatiarena eta gure adiekoekiko ete haien arteko elkartasunarena. Beraz, mendekotasuna duten adinekoen bizitegi eremuan belaunaldien arteko bizikiderzari buruzko prestakuntza, sentsibilizazioa eta zabalkunde arloko proiektua dugu hau.

Helburu espezifikoa

Gazteak adinekoen bizitzetan eta kulturan hezitzeko eta integratzeko esku-hartze programa bat bultzatzea(proiektua Caser Residencial zentroarekin lankidetzan egingo denez, honen garapena egoitza-eremuan egingo da, baina beren etxeetan bizi diren adineko pertsonentzat estrapolatu ahal izango da).

Helburu estrategikoak

Zahartze
aktiboa

Zahartze aktiboa, belaunaldien arteko elkartasuna eta pertsona guztien bizitasuna eta duintasuna sustatzea, adinekoen potentziala mobilizatzen.

Belaunaldien arteko elkartasuna

Zahartze aktibo eta belaunaldien arteko elkartasun arloan helburu espezifikoak lortzea.

Diskriminazioaren
aurka borroka

Adinagatiko diskriminazioaren aurka borrokatzeko eta adinarekin zerikusia duten estereotipoak gainditzeko jarduera baliagarriak sustatzea.

Ekosistema berrien sorkuntza bultzatzea

“Ekosistema elkarlaneko bizikidetza-eredu gisa” berrien sorkuntza bultzatzea, gazteen eta adinekoen kolektiboaren bitartez gizarte-eraldaketa bizkortzeko.